NAVARRA
Navarra Music Commission bulego publikoa da, zeinak leihatila bakarraren formatuarekin, Foru Komunitateko musika industria bultzatzea duen helburu. Hiru lan ildo nagusi ditu: prestakuntza, aholkularitza eta sustapena.
Musikaren Atlasa Nafarroan
www.navarralivemusic.com, webgunearen bidez, Nafarroako musika-industriaren atlasa sektoreko eragile guztiak identifikatzen etadatu-basean islatzen saiatzen da, modu honetan komunitatearen barruan bai kanpoan parte hartzeko eta ikusarazteko esparrua sortzen.
“Mapeo” lan hori egin ahal izateko, Nafarroako musika-industria 14 sektoretan edo lan-lerrotan banatu da. Sektore horietako bakoitzak fitxa berezi bat du, tartean den agente bakoitzaren datu nagusiak eta egiten duten jardueraren xehetasunak biltzen dituena.
Nafarroako musikaren ekosistema osatzen duten eragile eta artisten laguntzarik gabe, Navarra Live Music! ez litzateke posible izango hau inoiz eratzea eta zentzua galduko luke.
Foru Komunitateko musikaren datu-baseak erakunde bizia izan nahi du, denon artean etengabe elikatzen eta eguneratzen duguna. Atlas honetan parte hartzea bultzatzeko, kolaborazio honek hainbat programa eta ekintza instituzionalen laguntza izango du.
Berriak
Hurrengo Ekitaldiak
Laguntzak eta Diru-laguntzak
Nafarroako, Espainiako eta Europako Gobernuaren diru-laguntzak